berria Iheslariak Laguntzeko Euskadiko Batzordeak egindako azterketa batek dioenez, EAEko etorkinen %45ek euskara ikasteko interesa agertu izan dute, baina %0,86k baino ez dute ikasten azkenean euskara.

87 herrialdeetako 3.500 lagunekin egonda egin du batzordeak azterketa.

Emakumezko etorkinek gizonezkoek baino interes handiagoa dute euskara ikasteko: emakumezkoen %52,16k azaldu dute gogoa eta gizonezkoen %41,67k.

Etorkinen haurren hiru laurdenak B edo D ereduetan matrikulatzen dira, eta besteak An.