Red Solidaria de Vitoria-Gasteiz
Larrepetit Castillo Suarez Berrian argitaratua Estatu Espainiarrean bada programa bat Europako Batasunetik kanpoko etorkinak haien jatorrizko herrialdeetara bueltatu daitezen. Etorkinei eskaintzen zaiena da aldez aurretik langabezia sari osoa kobratzea (%40 Espainian eta %60 haien herrialdeetan). Onartzen dutenek, ordea, uko egiten diote egoitza- eta lan-baimenak eskuratzeari gutxienez datozen hiru urteetan.
Gutxi izan dira, beraz, jaioterrira itzuli direnak bizitza proiektu berri bat hastera. Askok nahiago izan dute sektorez edo estatu barruan bizitokiz aldatu, estatua uztea baino. Izan ere, utzi zutena egun daukatena baino makurragoa da. Horregatik deigarria da zergatik ez diren etorkinak birkokatzeko politika eraginkorrak abian jarri, garbi dagoenean ez dutela joan nahi ez badute itzultzeko aukerarik etorkizunean.
Irudi duena baino maltzurragoa da programa. Izan ere, gero eta gehiago zabaltzen ari den ideia da etorkinak soberan daudela, hein batean krisiaren sortzaileak ere badirela, eta botatzen baditugu gure egoera hobea izanen dela zalantzarik gabe. Finean, komunikazio kanpaina bat besterik ez da etorkinak beren borondatez bueltatzeko programa gisa azaldu digutena.
Datuek erakusten dute etorkin gutxiago daudela Gizarte Segurantzan afiliatuta, baina ez dut uste hori denik etorkin batzuk haien herrialdera bueltatu direlako, esku-hutsik. Gauden egoera ekonomikoagatik, edo hobeki esan, hori aitzakiatzat hartuta, haien lana inoiz baino ezkutuagoa izanen da. Zerrenda ofizialetan aitortzerik gabea.
Somos un conjunto de personas y colectivos, que vivimos en Vitoria-Gasteiz, y nos organizamos para actuar contra los efectos de la llamada Directiva Comunitaria de Retorno, popularmente conocida como "directiva de la verguenza".
Juantxu Oscoz
octubre 22nd, 2009 el día 10:40
Puedo, en cierto modo entender que la Dipu pida un Cupo, pero no admito que “han sido muy buenos al acoger ” no se trata de caridad se trata de Justicia y de cumplir la Norma. Ni más ni menos y eso les obligó, les obliga y les obligará siempre a acoger, atender, formar e integrar.
Plenamente de acuerdo con Angeles Caso sobre el nivel de vida de ” unas ” a cuenta ” siempre de otras “. Un abrazo. Juantxu