Red Solidaria de Vitoria-Gasteiz
Bilboko Hortzmuga antzerki taldeak hogei urte bete ditu aurten, eta ospatzeko, «Metro bateko ametsak» taularatuko du Arriaga antzokian euskarazko eta gaztelaniazko bertsioan. Julen Gabiriaren liburuan oinarrituta, berak egin du «pertsona guztien ametsez» mintzo den antzerkirako egokitzapena. Hortzmugako kideak atzo pozik azaldu baziren ere, euskarazko antzerkigintzaren programazio eskasiak agerian uzten du krisiak bete-betean jo duela sektore hau.«Azaletik ikusita etorkinen ametsetan oinarritzen dela pentsa daiteke, baina oinarri-oinarrian, pertsona guztien ametsak daude lan honetan», azaldu zuen atzo Julen Gabiriak, «Metro bateko ametsak» liburuaren eta antzerkirako egokitzapenaren egileak. Bihartik asteazkenera Bilboko Arriaga antzokian izango da Hortzmuga taldea bere hogei urteko ibilbidea ospatzen. «Sueños de un metro» gaztelaniazko bertsioa eskainiko dute bihar 19.00etan eta astelehenetik aurrera, eskoletako haurrentzako funtzioak egingo dituzte goizez. Raul Cancelo zuzendariak azaldu zuenez, «urte askoan kaleko antzerkia edo beste zenbait diziplina landu ondoren, antzokian egin nahi genuen zerbait, antzokirako pentsatua».
1988-89an eman zituen lehen pausoak Hortzmuga Teatroa taldeak. Hogei urte hauetan 50 antzerki lanen ekoizpenak burutu dituzte eta momentu honetan honakoekin ari dira: «Zirko iluna», «Cónsules de la calle: Momento», «Superplast» eta «Olympikas 2012».
Harresiak
Nadia Comaneci gimnasta izatearekin amesten duen Nadia izeneko neskatila errumaniar baten istorioa kontatzen du antzezlanak. Matxuratutako metro batetik atera ezinik, bere herrialdeaz gogoratzen da eta emigrantea izateak esan nahi duenaz hausnartzen du.
Berlingo Harresia eraitsi zutenetik ere hogei urte bete direla-eta, horri buruzko gogoeta egin zuen atzo Gabiriak. «Pentsatzen aritu naiz ordutik zenbat harresi eraiki diren, pertsonen artekoak azken batean. Bota zutenetik erabateko askatasunean bizi garela ematen du, eta ez da horrela. Eraikitzen dira harresiak, arrazoi politiko, ekonomiko eta sozialengatik, baina arrazoi guztiak puntu berera iristen dira: pertsonen arteko ezberdintasunak are gehiago ezberdintzera. Pertsonen arteko apurketa bat dago. Obra honetan horri buruz hitz egiten da, nahiz eta ez aipatu harresirik».
Azken batean, ikusleei -haur zein helduei- helarazi nahi dieten mezua honakoa da: «Zuek ere etorkinak zarete eta gu ere etorkinak gara. Beste modu batera esanda, zuek ere hemengoak zarete eta gu ere hemengoak gara».
Somos un conjunto de personas y colectivos, que vivimos en Vitoria-Gasteiz, y nos organizamos para actuar contra los efectos de la llamada Directiva Comunitaria de Retorno, popularmente conocida como "directiva de la verguenza".
Añade un comentario