Red Solidaria de Vitoria-Gasteiz
Espainian dauden atzerritarren eskubide eta askatasunen lege erreformak hezkuntza eskubideei eskaintzen dien artikuluko atal bat Konstituzioaz gaindikoa dela iritzita, helegitea jartzea adostu zuen atzo Nafarroako Parlamentuak. Izan ere, atal horrek Espainian bizi diren eta 18 urte baino gehiago dituzten atzerritarrek derrigorrezko hezkuntzatik goragoko etapetara sartzeko duten eskubidea mugatzen duela uste du Nafarroako Parlamentuaren gehiengoak. NaBaik, CDNk eta IUNek sinatutako ekimenak aurrera egin du, UPNren babesarekin. PSN, berriz, abstenitu egin da.
Nekane Perez NaBaiko kideak adierazi du egoera hori ikusirik ezin direla «geldirik» geratu, eta aldarrikatu du pertsona guztiek hezkuntzarako eskubidea dutela. CDNko Juan Cruz Allik, bestalde, oroitarazi du Nafarroako Parlamentua «pertsonen eskubideen alde agertzen den» lehen aldia ez dela. IUNeko Ana Figuerasek esan du parlamentuak Konstituzionalera jotzeko «zilegitasuna» duela: «Pertsona guztientzat eskubide berberak exijitzea duina eta gizatiarra da».
Bestalde, bere alderdiaren abstentzioa argudiatzeko, PSNko Samuel Carok esan du gai horretan «trabarik» ez dutela jarri nahi.
Somos un conjunto de personas y colectivos, que vivimos en Vitoria-Gasteiz, y nos organizamos para actuar contra los efectos de la llamada Directiva Comunitaria de Retorno, popularmente conocida como "directiva de la verguenza".
Añade un comentario