Gasteiz Irekia

Gasteiz Irekia

Bikaina da Atiziber Pz Karkamo-ren artikulua:

Mahai baten inguruan biltzeko aitzakia gutxi behar duen herrikoak gara. Bazkari eta afari oparoak antolatzeko fama dugu eta antolakuntzan zorrotzak bagara ere, sekula ez zaigu axola izan aurreikusitako mahaian plater bat gehitzea eta lagun berri bati harrera egitea. Plater berri bakoitzeko istorio berri bat entzuteko parada sortzen zaigulako eta topa egiteko zenbat eta kopa gehiago hobeto. Euskal Herriko ehundaka pertsona bildu dira mahaietara “Bizilagunak” ekimenaren hariara eta euren etxeko ateak parez pare ireki dizkiete gure herriaren aberastera etorritako migranteei. Mugak ezarriz, hormak eraikiz eta ateak ixten dituen Europak galdutako duintasun eta elkartasun dena hamaika mahai-ohial xumetan bilduta. Ekimenean parte hartu duen Gasteizko lagun batek esan didan legez, euren tokian jarri ahal izateko, ezagutu behar ditugu eta euren tokian jartzean ohartuko gara heriotzatik ihesean giza-zozketak egiten dituen Europara sartzeko ahaleginetan ari diren miloika errefuxiatuen dramaren dimentsioaz. Ateak zabalik dituen hiria da gurea. Munduko tortilarik handiena egingo zuela zioen iruzurgilearen aurrean, munduko arrozak maite dituen Gasteiz berria. Hiri koloretsuak maite ditugu. Zeru zabalera jaurtitako koloredun puxiken babesean eraikitako hiri anitza nahi dugu izan. Gasteiz Irekia.Aitziber Pz Karkamo

 

Número de vistas: 1081

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies